Emakumeak Gizonak Guztira
0 1 1
Ekologikoa Jasangarria
Bai Bai
Telefonoa 630100038
Hizkuntzak Euskara eta gaztelera
Hasiera urtea 2004
Nola hasi iren Herriko lur eremu bat erosi eta bertan ekoizteko asmoarekin orain dela 13 urte hasitako proiektua.
Hasiera batean errenta bat proposatu zitzaion jabeari baina lehenengo egunetik gure lanarekin espekulatzen hasi eta erostea erabaki zen. Garai horietan denak asko balio zuen eta garesti ordaindu genuen lurra. Hasierako urteetan beste lan ezberdinekin tartekatu behar izan zen ekoizpena inbertsioa aurrera atera ahal izateko. Subentziorik ez zen eskatu, hauek sektorearen industrializaziora bideratuak daudelako, dirua eman bai baina soka lepoan ere jartzen dizute.
Urteekin eta lan asko eginda gure poltsikotik ordaintzen ari gara dena.
Etorkizuneko helburuak Filosofia argia da, gure herrian utzita zegoen lur bat erosi eta berau berreskuratu jaki osasuntsuak ekoiztu eta bizitza duin bat aurrera eramatea industriaren hatzaparretan erori gabe.
Produkzio mota betiko moduan egiten da: lurra zainduz inongo produktu kimikorik bota gabe. Hau da ardatza, lur emankor bat sortzea berak elikagai osasuntsuak bueltan emateko.
Herri eraikuntzan ere lehenengo sektoreak berebiziko garrantzia daukala uste uste dugu. Gure jakien produkzioaren jabe izatea da helburua. Gaur egun mundu mailan industria eta multinazional handiek herri bakoitzaren kultura ezabatzea dute xede, horretarako lur desjabetzeak gauzatzen dituzte modu ankerren bitartez. Lurra eta herriaren arteko lotura apurtuz, herriek elikagaiei dagokienez, enpresa hauen esku geratzen dira izugarrizko menpekotasuna sortuz, beraiek erabakitzen dute zein pozoi mota jaten dugun. Ondoren botika ere salduko digute. Gure kultura zapaldu eta gure osasunaren jabe egiten dira diruaren izenean.
Aske izan nahi badugu gure lurra eta erabakien jabe izatea derrigorrezkoa da.
Hornitzeko modua Urteko sasoiaren arabera bai, gai ikusten gara. Hoberena bizpahiru eguneko tartearekin kontaktuan jartzea
Produktu guztiak urte osoan bai