Emakumeak Gizonak Guztira
1 1 2
Ekologikoa Jasangarria
Bai Bai
Telefonoa 670258202 / 628411701 / 663486255
Facebook Orixenea Baserria
Nola hasi iren Leitzatik Intzako Orixenea baserrira etorritako bi gazte gara, Iurgi eta Oihana. Agroekologian oinarritutako proiektua jarri dugu martxan (urte bat betetzera goaz) ilusioz eta gogoz. Bertan bizi eta lan eginez, bizimodu osasuntsu eta kalitatezkoa sustatu nahi dugu. Gu eta ingurukoak bertako eta garaian garaiko produktuez elikatuz.
Barazki freskoak, osasuntsuak, pestizidarik eta genetikoki eraldatu gabeak ekoizten ditugu. Baita, oilasko, koneju, antxume eta arrautza ekologikoak ere. Guretzat garrantzitsua da bertako barietate eta arrazak berreskuratu eta mantentzea, gure ekoizpena inguruneko baldintzetara egokituz.
Produktu ekologikoak kontsumitzaileari zuzenean eskaintzen dizkiegu, zirkuitu laburreko sareak sustatuz eta bitartekaririk gabe. Jarduera ekonomiko jasangarria eta erreala bultzatu nahi dugu, prezio justuak eskainiz lan duin baten truke.
Leitzatik Intzako Orixenea baserrira etorritako bi gazte gara, Iurgi eta Oihana. Agroekologian oinarritutako proiektua jarri dugu martxan (urte bat betetzera goaz) ilusioz eta gogoz. Bertan bizi eta lan eginez, bizimodu osasuntsu eta kalitatezkoa sustatu nahi dugu. Gu eta ingurukoak bertako eta garaian garaiko produktuez elikatuz.
Barazki freskoak, osasuntsuak, pestizidarik eta genetikoki eraldatu gabeak ekoizten ditugu. Baita, oilasko, koneju, antxume eta arrautza ekologikoak ere. Guretzat garrantzitsua da bertako barietate eta arrazak berreskuratu eta mantentzea, gure ekoizpena inguruneko baldintzetara egokituz.
Produktu ekologikoak kontsumitzaileari zuzenean eskaintzen dizkiegu, zirkuitu laburreko sareak sustatuz eta bitartekaririk gabe. Jarduera ekonomiko jasangarria eta erreala bultzatu nahi dugu, prezio justuak eskainiz lan duin baten truke.
Gure lurrak duintasunez eta errespetuz lantzen ditugu, ingurunea ahalik eta gutxien eraldatuz, gure lurretatik bizitzea lortuz, bizitza duin eta jasangarri baten bidean.
Produktu guztiak urte osoan bai